XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gas perfektuen legeak, substantzia-kopurua faktoretzat duelarik, substantzia desberdinen masa atomiko eta molekularrak aurkitzeko, zenbakizko ariketak egitea ahalbidetzen du.

Formula enpiriko eta molekularrak zehaztu eta bakoitzaren esanahia ulertzea ere beharrezkoa da.

Gai honen inguruan egin daitezkeen lan praktikoak emandako molaritateekin disoluzioak prestatu edo disoluzio baten kontzentrazioa aztertzetik, substantzia baten masa molarra eta konposatu bakun baten formula zehazterainokoak izan daitezke.

6. Nukleoa - Atomoa eta bere loturak

- Atomoen ereduen bilakaera historian zehar: Thomsonetik Rutherfordera eta elektroiak elkarren hurrenkerazko geruzetan nola ezartzen diren kontuan hartuz sortutako eredua.

Zenbaki atomikoa eta masa-zenbakia.

Aurreko gaiaren ikusmolde historikoarekin jarraituz, atomoaren zatiezintasuna zalantzan jarri zuten saiakuntzak azter daitezke.

Atomoa ezin ikus daitekeenez, ereduen erabilera eta ziurtasun mugatua arrazoitu daitezke.

Thompson eta Rutherforden ereduek eman nahi duten ikuspegia saiakuntzazko gauzatzetan ikusitako propietateak betetzen dituzten atomoena da.

Ionizazio-energiaren kontzeptua eta gutxieneko zenbaki atomikoa duten atomoen ionizazio-energien saiakuntzazko balioen azterketak geruzetako elektroien banaketa-eredua ulertzeko baliagarriak dira.

- Sistema periodikoa. Sistema Periodiko motza arrazoitzea.

Aurreko etapan, elementuen metal eta ez-metalen arteko sailkapena ikusi behar litzateke, bai eta elementu jakin batzuen jokabidearen erregulartasun batzuk ere, baina ez Taula Periodikoa bera.

Taula, kurtso honetan ikusi beharrekoa izango da.

Sistema periodiko motzeko elementuen ilada eta zutabeetako hurrenkera arrazoitu beharko da.

- Lotura ioniko, kobalente eta metalikoak.

Molekularteko loturak.

Geruzetako eredua, zortzikoteen erregela eta Lewisen diagramen bitartez, lotura ioniko zein zortzikoteena azal daitezke.

Lotura metalikoa ahalik eta modu errazenean aurkeztu beharko da.

Molekulabarneko eta molekularteko loturen arteko desberdintasunak ikusi ahal izango dira.

Eredu horiek guztiek, agertzen direneko substantzi desberdinetako propietateen azalpena emateko baliagarri izan beharko dute.

- Konposatu ezorganikoen formulazio eta izenak, IUPACen izendegia erabiliz.

Binako formula batzuk arrazoitzea.

Ez da hau ikasleek konposatu ezorganikoen formulazio eta izenak ikasiko dituzten lehen aldia, baina aldioro konposatu gehiago ikas daitezke, erabilera arruntekoak eta erabilgarriak izan behar dutela kontuan hartuz.

7. Nukleoa - Erreakzio kimikoak

- Erreakzio kimikoen azterketa partikulen arteko talka-eredua erabiliz.

Erreakzio kimikoak irudikatzea. Estekiometria.